Miércoles, 9 mayo 2012
Arraño mendira egingo da irteera oraingo honetan
Berbalagun plana, euskararen erabileran eragiteko helburuz aktibatuta dagoena ekimenaren barruan, umeak dituzten familientzako Gurasolagun mikroplana garatzen da Laudion. Azken honetan izango diren hainbat ekimenaren berri ematen du orain Laudioko Euskara Arloak. Hurbilena, gaur, hilak 9, eta Athleticen partida baino lehenago egingo dena. Txangoa Arraño mendira. Pilotak, sokak eta abar eramango dira, elkarrekin euskaraz zipriztindutako udaberriko arratsalde gozo bat emateko.