Jueves, 10 mayo 2012
Beste bi egongo dira maiatzaren 19 eta 25ean
Gaur, maiatzak 10, bertsolaritza saioa egongo da Basalarrina Elkartean. Gai-jartzailea Olatz Bayer izango da eta oholtzan arituko diren bertsolariak Ainhoa Comas, Serapio Lopez, Paula Amilburu eta Xabi Igoa izango dira.
19:30ean hasiko da, sarrera doakoa izanda.
Jardueraren antolatzailea Arabako Bertsozale Elkartea da.