Martes, 22 mayo 2012
Laudioko senitarte euskaldunentzako proposamena
Euskararen erabileran eragiteko helburuz abian jarritako plana, Berbalagun izenekoa, aurrera jarraitzen du Laudion. Eta horren barruan, umeak dituzten familientzako Gurasolagun mikroplana.
Hainbat ekimen garatu dira dagoeneko, eta aste honetan beste ekintza goxo-goxo bat egongo da herrian. Ostiralean, hilak 25, 17:30ean, erroskillak egiten ikasteko umeentzako tailerra egingo da Laudioko Gastronomia Museoan.
Jueves, 10 mayo 2012
Beste bi egongo dira maiatzaren 19 eta 25ean
Gaur, maiatzak 10, bertsolaritza saioa egongo da Basalarrina Elkartean. Gai-jartzailea Olatz Bayer izango da eta oholtzan arituko diren bertsolariak Ainhoa Comas, Serapio Lopez, Paula Amilburu eta Xabi Igoa izango dira.
19:30ean hasiko da, sarrera doakoa izanda.
Jardueraren antolatzailea Arabako Bertsozale Elkartea da.