Miércoles, 21 abril 2010

Euskarazko atari berria zabaldu da eskualdean

Marcar como favorita Enviar por email

Aiaraldea.com du izena eta bertan eskualdeko berriak euskara hutsez aurkitu daitezke. Egitasmoa azaltzen duen egunkari baten 10.000 ale banatuko dituzte aste honetan zehar eskualdean.

 

Gero eta euskaldun gehiago dago Aiarako Eskualdean eta orain hemengo herrietako berriak euskaraz irakurtzeko aukera izango dute sortu berri den euskara hutsezko atari bati esker. Aiaraldea.com du izena eta eskualdean jaio, lan eta bizi diren herritarren talde batek jarri du abian proiektu hau. Amurrion, Artziniegan, Arrankudiagan, Arespalditzan, Laudion, Orozkon, Okondon eta Urduñan bizi dira eta “herriarekiko loturak, jakin minak eta saltsak bultzatu gaitu proiektu hau sortu eta ilusioz abian jartzera”, azaltzen dute web orrian. Bestealde, egitasmoa azaltzen duen egunkari baten 10.000 ale banatuko dituzte aste honetan zehar eskualdean.

Joan den larunbatean irekiera-ekitaldia egin zuten Amurrioko Juan Urrutia plazan eta jendetza hurbildu zen hara komunikabide berri honi ongi etorria ematearren.

Informazio gehiagorako www.aiaraldea.com atarira jo dezakezu.

Acceda para dejar un comentario como usuario registrado
¡Deje su comentario!
Zaraobedigital • Términos de usoPolítica de PrivacidadMapa del sitio
© 2012 • Todos los derechos reservados
POWERED BY FOLIOePRESS