Operadorearen bezero diren etxeen eta enpresen ia % 70ek dute Interneterako sarbidea Euskaltelekin. Zuntz Optikoaren azken belaunaldiko sarearekin, % 48ko merkatu-kuota eskuratu du; hala, Euskadin, erreferentziazko operadore bihurtu da.
Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen munduko eguna ospatuko du gaur Euskaltelek, eta Euskadin Banda Zabalarekin duen presentziaren balorazio oso positiboa egin du. Zehazki, merkatu-kuotaren % 48 du, eta, EAEn, Banda Zabalaren negozioaren liderra da.
Euskadiko erreferentziazko Banda Zabaleko operadorea da Euskaltel. 2004. urtearen amaieran EAEko Banda Zabalean nagusi izatea lortu zuen, eta, ordutik aurrera, etengabe hobetzeko politikari eutsi dio Euskaltelek bere bezeroei egiten dizkien eskaintzetan, azken belaunaldiko zuntz optikoko sareak duen ahalmenaren laguntzarekin; horrela, EAEn % 48raino sartzea lortu du.
Interneten zerbitzua unibertsalizatzea eta ahalik eta jende gehienarengana iristea zuen helburu Euskaltelek, zerbitzu horrekin lanean hasi zenean. Gaur egun, 220.000 etxetan baino gehiagotan dute Euskaltelekin Interneteko sarbidea, hots, gure bezero diren etxeen ia % 70ek.
Hori guztia dela eta, Euskaltel Banda Zabalaren zerbitzuaren kalitatea alderatzeko hainbat zerrendaren buru izan da, estatuko kable bidezko beste operadore batzuekin batera. Alde handia atera die zerbitzua ohiko sarearen bidez ematen duten ADSL operadoreei, eta hala islatu dute Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Idazkaritzaren metodologia ofizialaren eta datuen araberako azterketek.
Internet gizartean
Euskaltelek teknologia berrietarako eta Interneterako sarbidea unibertsalizatzeko egin duen apustuaren ondorioz, alde batetik, maiatzaren 14tik gaur arte Eibarren egin den Internet eguna edo dagoeneko finkatuta dauden beste zenbait ekitaldi egiten dira, hala nola Gipuzkoa Encounter edo Euskal Encounter. Teknologia berriekiko topaketa horietan Euskaltelek duen esperientziari esker, Mexikon egin den lehen “party” informatikoan Euskaltelen aholkularitza zuzena eta “egiten jakitea” (know-how) erabili dituzte.
Bestalde, gogoan izan behar dira beste zenbait ekimen ere, esate baterako, Euskaltelen autobus teknologikoa, Interneten trebatzeko herriz herri ikastaroak eskaintzen dituena, edo KZguneak, Euskal Herriko leku guztietara Internet eramateko sortuak.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak pertsona guztiengana iristeko eta eten digitala murrizteko, Adecco Fundazioarekin elkarlanean aritzen da Euskaltel. Interneterako sarbidearen zailtasunak edo mugak konpontzen laguntzea da helburua, eta gaur egungo teknologiak erabiltzeko gaitasunari dagokionez, pertsona-taldeen arteko desberdintasunak murriztea.
|
|
||||||||||||||||