Gaur, abenduak 3, Doctor Deseo, Su Ta Gar, Betagarri, Opium, Herrikada, Garraxika, Bronze eta Gose Mendizorrotzako polikiroldegian joko dute arratasldeko 17:00etatik aurrera.
Aste honen inguruan eta nazioarteko euskararen eguna dela medio, hainbat ekitaldi antolatu dira musika, literartura, komikia, sukaldaritza eta antzerkiaren inguruan. Ostiral honetan burutuko den jaialdi erraldoi honekin guzti honen irudikapen zehatza izango dugu, bertan atzo eta gaurko taldeek ekitaldi batean bildu nahi dute atzo eta gaurko belaunaldiak. Aita, ama eta seme alabek musika eta euskeraz elkarturik.
Kontzertuaren antolatzaileek euskal musikaren talderik nagusienak biltzeko aukera izan dute, hala nola Doctor Deseo eta Su Ta Gar 20 urteko ibilbidea baino gehiago duten taldeak. Hauekin batera gaur egungo talderik garrantzitsuenetakorik Betagarri gasteiztarrak eta etorkizuneko taldeak Gose, Bronze, Opium eta Garraxika.
Jaialdi honetan gainera Doctor Deseo taldeak inoiz burutu ez duen kontzertu bat eskainiko digu, bertan kaleratu dituzten 11 disketan agertzen diren 11 kantu euskeraz idatzitakoak abestuko dituzte soilik.
Aldez aurretiko sarrerak (4€) Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (enparantza berrian) eta Gora tabernan.
|
|
||||||||||||||||