Egun hauetan ‘Zorionak’ hitza ikusten edo entzuten dugu, bai paperetan bai kalean, Gabonak zoriontzeko, baina makina bat urtez erabili bada ere, hara non gaizki erabilita dagoen. Horrela ziurtatu du Felix Mugurutzak, etnógrafo laudioarrak eta Aunia Kultur Elkarteko kideak.
Adituaren esanetan, bitxikeri modura, ‘Zorionak’ ‘txori onak’ hitzetan du jatorria, Zoritxarrak’ bezalaxe (‘txori txarrak’ hitzetatik). “Gure kulturan txori onak egon dira, txantxagorria adibidez. Baita txarrak ere, Epetxa eredu. Badakigu Laudion, baserritarrek txori horien habiak deuseztatzen zituztela, heriotzaren seinale baitziren”. Horregatik eta “erdalkeria moderno izugarria” delako “ez dauka zentzurik hitz hori erabiltzea” kasu honetan. Hori guzti hori dela eta, Mugurutzak Eguberri On elkarri esatea iradoki du.
Entzun ezazu Felix Mugurutzak Aiara Irratian esan duena, oso interesgarri eta baliagarria izango da. (Elkarrizketa erderaz dago).
|
|
||||||||||||||||