Joan den urtean lehen aldiz egindako ‘Made In Laudio’ herri ikuskizun berritzailea, aurten ere ospatuko da, Laudioko Udalaren babesean. Bigarren edizio hau abuztuaren 17an, 22.00etan izango da, Herriko Plazaren eszenatokian. Parte hartu nahi duenak ekainaren 30a baino lehen eman behar du izena. Horretarako e-mail bat bidali behar da madeinlaudio@gmail.com helbidera, bideo edota agerraldiaren ideia zehaztuz, zuzendariaren eta taldearen izena jarriz eta kontaktu telefono bat gaineratuz. Lanak aurkezteko azkenengo eguna uztailaren 31a izango da.
Hauek dira bere oinarriak, pasaden urteko edizioko parte hartzaileek onetsiak:
- MADE IN LAUDIO bideo eta eszenatoki ikuskizun bat da, Laudion ospatzen dena abuztuko San Rokeko jaietan.
- Nahi duen kolektibo zein pertsona orok hartu dezakete parte, eskualdekoak batez ere eta lehentasuna Laudioko piezei emanez.
- Parte hartzaileak automatikoki ikuskizunaren antolatzailek bilakatzen dira.
- Edozein adierazpen artistiko zein komunikatibo erabili daiteke betiere indarrean dagoen legedia eta elkartearen akordioak errespetatuz.
- Lanen gaia “jai testuinguru” batean sartzeko modukoa izan behar du.
- Ez da lehiaketa bat, erakustaldi bat baizik.
- Lanen gehienezko iraupena 3 minututakoa izango da bideoentzat eta 5 minutukoa eszenatokiko ikuskizunentzat.
- Helduentzako ikuskizun bat da.
- Ikuskizun osoaren gehieneko iraupena 2 ordukoa izango da.
- Iraupen hori gainditzen bada, talde parte hartzaileen artean aukeraketa bat egingo da eta kanpoan geratzen diren lanak beste egun batean plazaratuko dira, beste espazio batean.
- Talde parte hartzaileek ala erabakiz gero lanen bat ikuskizunetik kanpo utzi liteke.
- Egileak euren bideo edota agerraldiaren erantzuleak izango dira.
- Ezin da copyrightik duen irudirik erabili.
- Pasaden edizioko kudeaketa-metodoa mantentzen da.
- Parte hartzaileen artean laguntza beharra duten taldeei lagunduko zaie ideiak edota baliabideak eskainiz.
- Entregatze-epea:
o Izen ematea: Ekainaren 30rarte.
E-mail bat bidali madeinlaudio@gmail.com helbidera bideo edota agerraldiaren ideia zehaztuz, zuzendariaren eta taldearen izena jarriz eta kontaktu telefono bat gaineratuz.
o Lanak entregatzeko azken eguna: Uztailaren 31a.
- Oinarriak moldatu eta aldatu ahalko dira parte hartzaile guztien adostasuna lortuz gero, beharrizanen arabera.
Informazio gehiago Made In Laudio