Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, herritarrek zinema euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, ZINEMA EUSKARAZ programaren barnean, filma berrien estreinaldiekin jarraitzen du zinema aretoetan, DVD izenburu berrien salmentak bultzatuz eta ikastola eta euskal udalerrietan presentzia izanez.
Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan estreinatu eta gero, bihar, irailak 30, ostirala, euskal zinema aretoetan ‘Hiru Mosketariak’ (‘The Three Muskeeters’) egongo da ikusgai. Alejandro Dumasen ‘Los Tres Mosqueteros’ literatura klasikoaren moldaketa berria da Paul W.S. Anderson- en esku, ‘Resident Evil’ eya ‘Alien versus Predator’ sagaren errealizadore izana. Hau ikusgai egongo da Bilboko Multis zinema aretoetan, Vitoria-Gasteizko Florida, Renteriako Niessen eta Iruñako Itaroa zinema aretoetan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kontseilaria, Blanca Urgell, Vitoria- Gasteizeko Florida zinema aretoetan egongo da 17:30etan superprodukzio honen estreinaldia ikusteko.
‘Hiru Mosketariak’ (‘The Three Musketeers’), Dumasen lan hilezkorraren moldaketa berria, Paul W.S.- k ikuskizun ikaragarri bihurtu du. Akzioa, amodioa eta abentura nahastu ditu, kortseak eta luma kapelak, garaiko tipikoak izan arren, arretarik bereganatu ez dezaten lortuz.
Filma honetarako, zuzendari britainiarrak hainbat aktore ospetsurekin egin du lan, Mila Jovovich, Miladyren papera betez, Orlando Bloom, Buckinghamgo Dukea legez, Christoph Waltz, Richelieu Kardenala bezala, Matthew Macfayden (Los pilares de la tierra [tv], Orgullo y Prejuicio), Ray Stevenson (Thor, El libro de Eli) eta Luke Evans (Robin Hood, Furia de Titanes) Athos, Porthos eta Aramis mosketari ospetsuen paperarekin eta Logan Lerman gazteak (Percy Jackson y el ladrón del rayo) D’Artagnan legez, Erregearen mosketeroen parte izan nahi duen mutiko ausarta.
Guztiek primerako lana egiten dute, bakoitza bere paperean. XVII. mendean pentsaezinak ziren makina hegalariez eta armak, akzioko emakume eta gizonak, eta ukabilkadak eta ezpatari borrokak ez dira falta moldaketa fantastiko honetan.
Ez dira falta garaiko giropena, ezta ohore, leialtasuna eta adiskidetasuna balioen presentzia ere, ‘guztiak batentzat eta bat guztiontzat‘ mosketarien lelo ospetsuak biltzen dituen bezala. Superprodukzio honi esker, zinearen historian berriz ere, D’Artagnan, Athos, Phortos eta Aramisek berragertuko dira zinema aretoen iluntasunean, baina oraingoan euskaraz mintzatzen entzungo ditugu.
ZINEMA EUSKARAZen helburuak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programa honen helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz. Helburu hau garatzeko ZINEMA EUSKARAZ programak, bost jarduera jarri ditu martxan adin guztietako ikusleei zinema euskaraz ikusteko aukera emateko: Zine-aretoetako estreinaldiak, DVDen salmenta, Interneteko streaminga, udalerrietako zine-aretoak eta eskolak.
Ekimen honen bidez, zinemaren balioak bultzatu eta euskara kulturaren alorreko komunikazio-tresnatzat eta aisia eta denborapasaren alorreko normalizazio-tresnatzat sustatuko duen film-aukeraketa bat helarazi nahi zaie euskal hiritarrei.
FILMAREN FITXA
Izenburua gazteleraz: Los tres mosqueteros
Jatorrizko izenburua: The Three Musketeers
Zuzendaria: Paul W.S. Anderson
Herrialdea: Francia, El Reino Unido, Estados Unidos, Alemania
Urtea: 2011
Iraupena: 110 min.
Generoa: Romance, Aventuras, Acción
Aktoreen zerrenda: Ray Stevenson, Christoph Waltz, Milla Jovovich, Orlando Bloom, Logan Lerman, Juno Temple, Matthew Macfadyen, Luke Evans, Mads Mikkelsen, Til Schweiger, Gabriella Wilde, James Corden, Carsten Norgaard, Freddie Fox, Isaiah Michalski
Gidoia: Andrew Davies, Alex Litvak
|
|
||||||||||||||||