XVI. Laudio Ikastola Krosa ospatuko da otsailaren 12 Lamuza Parkean. Arabako Eskolarteko Kros Txapelketa lehiatuko da berton 1998 urtetik 2003ra bitartean luzatzen diren adin-kategoriatan; 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoentzako agerraldi lasterketa izango da ere. Partaidetza handia espero dute beraz antolatzaileek.
Lehen proba 10:30ean hasiko da eta ordu erdi lehenago izena emateko epea itxiko dute antolatzaileek. Euskara kirola esparruan harreman hizkuntza izan dadila bultzatu nahi dute ekimen honekin Laudio Ikastolako atletismo taldeko kideek.
10:30 Emakumezko Infantilak (98-99) 2.000 m 2 bira A
10:45 Gizonezko Infantilak (98-99) 3.500 m 1 bira B eta 3 bira A
11:10 Emakumezko Alebinak (00-01) 1.500 m Bira 1 B eta bira 1 A
11:30 Gizonezko Alebinak (00-01) 2.500 m Bira 1 B eta 2 bira A
11:50 Emakumezko Benjaminak (02-03) 1.000 m Bira 1 A
12:05 Gizonezko Benjaminak (02-03) 1.500 m Bira 1 B eta bira 1 A
![[Img #5154]](upload/img/periodico/img_5154.jpg)