Viernes, 17 febrero 2012
Arespalditzan izango da, otsailaren 24an

Koikili Lertxundi eta Igor Anton kirolariek eskualdeko umeak euskaraz egitera animatzeko hitzaldia emango dute

Marcar como favorita Enviar por email

Aiarako Kuadrillatik euskarazko hitzaldi bat antolatu da kirol munduko pertsona ezagunekin, umeak zein gazteak euskararen erabileraren inguruan sentsibilizatzeko. ‘Euskeraz Ezta?’ izenburupean, Kuadrillak transmititu nahi du euskara ere badela gure inguruko pertsona famatuen eguneroko hizkuntza.

Horretarako  Koikili Lertxundi (Athletic-eko jokalaria) eta Igor Anton (Euskaltel Euskadiko txirrindularia) gonbidatu ditugu beren karrera profesionaleko hainbat gaiez euskaraz hitz egitera, eta baita ere, euskarak beren eguneroko bizimoduan duen presentziaz. Koikili eta Igorren solasaldia moderatzaile batek gidatuko eta bera arduratuko da, baita ere, bertaratzen direnen parte hartzea dinamizatzen.

Hitzaldia Arespalditzan izango da (udaletxeko aretoan), otsailaren 24an, ostirala, arratsaldeko 7,30etan. Ekitaldiaren ondoren, autografoak, argazkiak eta zozketa-sorpresa bat izango da.

  • Koikili Lertxudi del Campo, 1980ko abenduaren 23an jaio zen Bilbon. Otxandion bizi da. Gaztetatik borroka librea egin zuen eta Espainiako txapelduna izan zen.15 urtekin hasi zen futbolean eta 7 taldetan jolastu du. (Vulkano, Gasteizko Aurrera, Osasuna, Beasain, Gernika, Sestao River eta Athletic Cluben).
  • Igor Antón Hernández 1983ko martxoaren 2an jaio zen Galdakaon.2003an Orbea taldearekin debutatu zuen amateur kategorian, eta 2005ean Euskaltel taldearekin profesionaletan. Bere palmaresean garrantzia handiko hainbat garaipen ditu.




Koikili Lertxundi e Igor Antón ofrecerán una charla en Respaldiza para animar a los más jóvenes a utilizar el euskera


La Cuadrilla de Ayala organiza una charla en euskera con personajes conocidos, en este caso del ámbito deportivo, como un instrumento de motivación dirigido a los niños y niñas y jóvenes en torno al uso del euskera. Bajo el título genérico de Euskaraz Ezta? (¿En euskara, no?), la iniciativa pretende transmitir que el euskara es también la lengua cotidiana de muchas personas famosas de nuestro entorno. En esta ocasión los invitados son Koikili Lertxundi (jugador del Athetic Club) e Igor Antón (corredor del Euskaltel Euskadi). Ambos estarán presentes en Respaldiza para hablar en euskera sobre diversos aspectos de su carrera profesional y, en general, de la presencia que tiene el euskara en sus vidas.


Koikili e Igor desarrollarán la charla con la dinamización de una moderadora, que se encargará también de que los asistentes-as participen activamente en el acto. La cita tendrá lugar en Respalditza (en la sala multiusos del Ayto.), el viernes, 24 de febrero, a las 7:30 de la tarde.
Después de la charla, habrá autógrafos, fotos y un sorteo-sorpresa.


  • Koikili Lertxundi nació en 1980 en Bilbo, y vive actualmente en Ochandio. De joven practicó la lucha libre y fue Campeón de España. Empezó a jugar al fútbol con 15 años y ha jugado en 7 equipos (Vulkano, Aurrera de Gasteiz, Osasuna, Beasain, Gernika, Sestao River y Athletic Club).
  • Igor Antón Hernández nació en 1983 en Galdakao. Debutó en 2003 en la categoría amateur con el equipo Orbea. En 2005 pasó a ser corredor profesional del Euskaltel Euskadi donde ha conseguido importantes victorias.
Acceda para dejar un comentario como usuario registrado
¡Deje su comentario!
Zaraobedigital • Términos de usoPolítica de PrivacidadMapa del sitio
© 2014 • Todos los derechos reservados
POWERED BY FOLIOePRESS