Behin baino gehiagotan esan dugu toponimia (leku-izenen altxorra) dela gure ondare linguistikoa ezagutzeko modu egokiena eta ia bakarra. "Gure" esatean horixe adierazi nahi da: herri zehatz bati dagokion hizkuntza ondarea, pertsonal eta besterenezina.
![[Img #5479]](upload/img/periodico/img_5479.jpg)
Horri lotuta, hona hemen eskualdeko toponimiari buruzko hiru berri, interesa duenarentzat eta, betiere, kontuan izanda gure hizkuntza edo hizkuntza-ondarea udalerrien mugen gainetik dagoela.
ARAKALDO.
Biztanleei dagokienez Bizkaiko txikiena den udalerri honetan, toponimia mapa egin dute. Eta aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte, giro gozoan egoteko eta, bestetik, oparituko diren mapen alde bat eskuratzeko. Datoren ostiralean izango da, maiatzak 4, 19:30ean bertako udaletxean. Hona hemen kartela (sakatu gainean ikusteko edo eskuratzeko): ARAKALDO
AMURRIO.
Pasa berri den asteartean, hilak 24, Amurrioko toponimiaren erakusketa publiko bat egin zen, balizko zuzenketak eta egiteko. Dakigunez, aurreko mapa baten berrikuspena da. Hor jasotako toponimia Federico Barrenengoa (1916-2005) zenari zor diogu. Maparen egoera eta berriaren zirriborroa ikusteko interesik (ekarpenak, zuzenketak..) duenak Aialur
enpresara jo behar du, haiek baitira lanaren ardura dutenak: 945890256 (Inés). Bestela, jo Amurrioko udalera
ZARATAMO.
Gure eskualdetik urrunxeago dagoen arren, jakinarazten dizuegu bertako toponimia-maparen aurkezpena maiatzaren 18 ostiralean egingo dela, bertako Kultura Etxea paregabean.
ZER ESANIK EZ, MAPA HAUEK AURKEZTU ETA BEREHALA ESKURAGARRI JARRIKO DIRA SAREAN, HAINBAT FORMATUTAN: MAPAK
(sakatu gainean).
El próximo 4 de mayo, viernes, a las 19:30 h y en el Ayuntamiento se presentará el mapa toponímico de Arakaldo. También el de Zaratamo será presentado en breve (el viernes 18 de mayo, 19:00 h, Casa de Cultura). En ambos casos se regalarán ejemplares a los asistentes.
Además desde el Ayto de Amurrio se ha hecho un llamamiento público para que la gente haga sus sugerencias sobre el mapa toponímico que se está revisando. Para colaborar ponte en contacto con el Ayto. de Amurrio o Aialur
Una vez presentados, todos estos mapas podrán conseguirse en diversos formatos digitales: MAPAK (pincha encima).