Jueves, 31 mayo 2012
Euskararen erabilera sustatzeko programaren hurrengo irteera

Anbotora euskarari oxigenoa emateko

Marcar como favorita Enviar por email

Datorren igandean, ekainak 3 izango da Oxigenoa Euskarari programaren hurrengo txangoa, azken-aurrekoa, Pirinioetako gailur garaietara (ekainak 22-23-24) joan aurretiko azkena. Nora eta Anboto mendi mitologikora abiatuko zaizkigu herriko gazteak.

Oxigenoa Euskarari mendi irteeretan oinarritutako gazteen euskararen erabilera sustatzeko programa bat da. Aldapak igotzeaz eta jaisteaz aparte, formazio saio batzuk izaten dituzte irteeretan, gauza gehiago ikasteko eta, batez ere, euskararen erabilerarekin ohitzeko.
Horrez gain, egunean zehar azaldutakoarekin, erantzuteko galdetegi bat pasatzen zaie itzulerako bidaian.

Lortutako emaitzekin, ikasturte osoko sailkapen bat egiten da txangotik txangora. Emaitzak gazteek beraiek kudeatutako blogean eta, batez ere, haien artean sortutako euskarazko sare sozialetan (Tuenti) ezartzen dira. Euskaraz. Eta amaieran sariren bat egongo da.
Orain arteko txangoetan, batez beste, 35 gazte joan dira txangoko.

“Zalantzarik gabe, ez dago hizkuntza-mirariak lortzeko ekimenik. Baina egia da gazte talde honen barruan, euskararen erabilerak gora egin duela nabariki. Pozik gaude esperientzia honetan inplikatutako alderdiok: ikastetxeak, gurasoak, gazteak, udala... Eta, neurri handi batean, poztasun hori egitasmoaz arduratu diren mendi gidariei zor diegu, bereziki Julen Reketa eta Leire Urretxuri, kontratatutako lanaz aparte egiten duten guztiagatik”, adierazi dute Udal Euskara Arlotik.


Burbona mendira joango dira ‘berbalagunak’

Datoren igandean, ekainak 3, Burbona mendira (Altubeko oihanean) joateko txangoa antolatu da, euskara praktikatzeko aitzakiaz, Berbalagun egitasmoaren barruan. Nor bere autoan joatekoa. Irteera (ibilgailuak partekatzeko eta abarrerako) 10:00etan izango da Amurrioko Antzokiaren aurrean.

Acceda para dejar un comentario como usuario registrado
¡Deje su comentario!
Zaraobedigital • Términos de usoPolítica de PrivacidadMapa del sitio
© 2013 • Todos los derechos reservados
POWERED BY FOLIOePRESS