Eusko Jaurlaritzak ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ garatzeko sorturiko 2012 Fundazioak ‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’’ Nazioarteko Poesia Jaialdia aurkeztu du prentsaurreko batean, Blas de Otero poetaren bi liburu entzutetsuenetakoen izena hartzen duen jaialdia, hain zuzen ere. 2012 Euskadi ekimenak antolaturiko kultura-ekitaldia Donostian eta Gasteizen izango da aldi berean ekainaren 7an eta 8an, eta Bilbon amaituko du bere ibilbidea hilaren 9an eta 10ean.
![[Img #5694]](upload/img/periodico/img_5694.jpg)
“Jaialdiaren helburua”, Kultura Sustatzeko zuzendari Mikel Toralen arabera, “gure iraganean –aspaldikoan nahiz duela gutxikoan– hain presentzia handia izan duen indarkeriaren hizkuntza hitzaren bertsio eder eta zailena, hots, poesia, erabiltzeko arte preziatuarekin ordeztea da”.
‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Jaialdia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko zuzendari eta Fundación 2012 Fundazioaren idazkari Mikel Toralek, KREALIAren zuzendari Ángela Sernak eta KREALIAren bokal Roberto Lastrek aurkeztu dute.
2012 Euskadi ekimenaren aburuz, hitzaren, kantuaren, musikaren eta oro har, kulturaren bitartez estatu demokratiko plural baten oinarriak finkatzen dira, eta horregatik, ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtean’ jasotako kultura-programazioaren bitartez, kultura-sortzaileei eta kultura-agenteei, eta orokorrean, euskal gizarteari deialdi bat egiten jarraitzen du, terrorismoa amaitzen, indarkeria deslegitimatzen, Euskadin askatasuna eta bizikidetza lortzen eta bizikidetzazko etorkizunaren oinarri gisa ezartzeko balio demokratikoak hedatzen laguntzeko deialdia, hain zuzen ere.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko zuzendari eta Fundación 2012 Fundazioaren idazkari Mikel Toralen hitzetan, “Euskadiko hainbat herriren —hala nola Gernikaren, Durangoren, Otxandioren, Eibarren edo Bilboren— bonbardaketen 75. urteurrenaren efemeridea ospatzea, gaur egungo euskal jokaleku politiko eta sozialean indarkeriarik ez izatearekin batera, aukera ona da zenbait kultura-jarduera –esate baterako, Nazioarteko Poesia Jaialdi hau– garatzeko, eta horrela, hainbat musikari eta poeta biltzeko, betiere euskal herritarren inplikazioa bilatzen badute elkarrizketa, memoria, bizikidetza, bakea eta askatasuna bultzatzeko”. Esandako horietaz gain, Fundación 2012 Fundazioaren idazkariak honako hau ere azpimarratu du: “‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urte’ honetan, kultura-sortzaileei eta kultura-agenteei, eta orokorrean, euskal gizarteari deialdi bat egiten diegu, terrorismoa amaitzen, indarkeria deslegitimatzen, Euskadin askatasuna eta bizikidetza lortzen eta bizikidetzazko etorkizunaren oinarri gisa ezartzeko balio demokratikoak hedatzen laguntzeko deialdia, hain zuzen ere”.
Ekainaren 7an (osteguna) hasiko da Jaialdia Gasteizen, 10:00etan, Probintzia Plazan (Hungaria kafetegia) Onironautas-en kontzertuarekin, eta ondoren Santiago Rivas, Zuriñe Cariñanos, Carmen Miñón eta Trycho Marinov biolin-jotzailea izango ditugu, hurrenez hurren. Era berean, Florida Parkean, Ignacio Aldecoaren estatuaren ondoan, PRO ISMO 0 performance poetikoa garatu da. Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, bestalde, diziplina anitzeko errezitaldia emango dute hainbaten artean, eta bertan izango ditugu Pilar Corcuera, Carmen Vicente, Laura Marinas, Blanca Uriarte, Angela Serna, Karlos Zuazo, Angela Silva, Mari Paz Nuñez, Juan López de Ael eta Mary Zurbano
Deskribaturiko jarduera horien guztien ondoren, hilaren 7a Juan Carlos Mestrek eta Amancio Pradak emango dituzten errezitaldiekin amaituko da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean 20:00etan
Hilaren 8ko jardunaldi poetikoa 'Tranvía a la Poesía' (Poesiarako Tranbia) ekimenarekin hasiko da.. 10:30ean eta 16:30ean, Itziar Rekalde, Mary Zurbano eta Juana Carmen Gómez eta Enrique Loyola, alde batetik, eta Arantza Semprún, Carmen Miñón, Tomás Conde eta Karlos Zuazo, bestetik, gasteiztarrei atsegin ematen ahaleginduko dira 'Música en la Parada' de Angulema (Musika Angulemako Geltokian) ekitaldiarekin. 11:00etan eta 17:00etan bi taldeak bereizita abiatuko dira Angulemako geltokitik, bata Ibaiondorantz eta bestea Abetxukorantz.
Une horietan, poesiaren eta musikaren konpainiaz gozatzeko aukera izango da Gasteizko tranbian, joanekoan zein etorrikoan, Angulemako geltokira iritsi arte
Osteguna hilaren 7an bezala, ostirala hilaren 8a ere saio poetiko handi batekin amaituko da, 'Encuentro de poetas Iberoamericanos' (Iberoamerikako poeten Topagunea) deituriko ekitaldi baten bidez, Alvaro Mirandaren, Gabriel Jaime Francoren eta Antonio Telloren eskutik, gaur aurkezpenean izandako Roberto Lastre moderatzaile-lanetan arituko delarik.
Hilaren 7an eta 8an Gasteizen eta Donostian egon ondoren, ‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Jaialdia Bilboko Euskalduna Jauregira iritsiko da hilaren 9an biharamunean Casilda Iturrizar Parkean amaitzeko, piknik poetiko berezi batekin, jardunaldi osoa hartuko duenarekin
Aurkezpen-ekitaldian Jaialdiko gonbidatu eta parte-hartzaile gisa aritu da Patxi Zubizarreta euskal poeta, eta Maddi Oihenartekin, Rafa Berriorekin eta Joserra Senperenarekin batera Bilboko Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan 18:00etan ekainaren 9an (larunbata) emango duen errezitaldi musiko-poetikoaren aurrerapen bat egin du.
|
|
||||||||||||||||